10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Prozesu parte-hartzailea herri-lurretako ordenantzak prestatzeko

Aditzera ematen da Mendigorriko herri-lurretako ordenantzak eguneratzeko prozesu parte-hartzailea hasi dela.

Iradokizunak, ekarpenak, e.a, aldian-aldiko batzordeetan jasoko dira. Hauek larunbatero izanen dira 11:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2017ko abenduaren 9tik 2018ko martxoaren 31 bitarte.

Mendigorrian, 2017ko abenduaren 13an.–Nekazaritza, Abeltzaintza, Ur, Hondakin eta Turismoko zinegotzi delegatua, Francisco Javier Yoldi Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L1714494