10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta kapituluka laburtuta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1715098