10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2018ko karga-tasak

Longidako Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. (Bere horretan utzi dira joan den urteko karga-tasak):

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,228.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,359.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga:

  • Etxebizitzak zaharberritzea %2,06.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,575.
  • Etxebizitza berriak: %3,09.
  • Bestelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3,09.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,42ko tasa.

  • Portzentajea:
  • 1etik 5 urtera bitarteko epea: %3,09.
  • 10 urte bitarteko epea: %2,88.
  • 15 urte bitarteko epea: %2,78.
  • 20 urte bitarteko epea: %2,78.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1714549