10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

2017ko aurrekontuko 1.etik 7.era bitarteko aldaketak.
Hasierako onespena

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1.etik 7.era bitarteko aldaketak 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu bereziak eta kreditu-gehigarriak baitira.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lizoainen, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1714559