10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

3., 4. eta 5. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

2. kapitulua.–1.9200.22604 partida “Abokatuak, legelariak eta notarioak”: 14.000 euro.

Finantzaketa:

Gastuak gutxiagotzea:

6. kapitulua.–1.9200.68900 partida “Ibarrean banda zabaleko konexioen hobekuntza”. Zenbatekoa: 5.000 euro.

2. kapitulua.–1.3340.22750 partida “Garapen soziokulturala”. Zenbatekoa: 3.000 euro.

4. kapitulua.–1.1601.463000 partida “Hornidura gastuak, Mendinueta sol.”. Zenbatekoa: 2.000 euro.

6. kapitulua.–1.1500.6090001 partida “Hiri altzariak”. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Aurrekontuko 4/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

4. kapitulua.–1.9200.4630001 partida “Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea”. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Finantzaketa:

Gastuak gutxiagotzea:

6. kapitulua.–1.1510.6090001 partida “Ibarreko herrietan hirigintza hobekuntzak”. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Aurrekontuko 5/2017 aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea:

2. kapitulua.– 1.9200.22702 partida “Katastroaren mantentzea”. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Finantzaketa:

Gastuak gutxiagotzea:

6. Kapitulua.–1.1510.6090001 partida "Ibarreko herrietako hirigintza hobekuntzak”. Zenbatekoa: 2.000 euro.

Itzagaondoan, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1714564