10. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2017ko aurrekontuko 13.etik 22.era bitarteko aldaketak.
Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarreko 13.etik 22.era bitarteko aldaketak, kreditu-gehigarriak eta kreditu bereziak baitira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan ezarriari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuko aldaketak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketak behin betiko onetsiko dira.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Behin betiko onetsitako aurrekontuko aldaketak Udalbatzako ediktuen oholean argitaratuko dira, eta kapituluka laburturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Idotzinen, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1714561