98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Desafektazioa, herri-lurren erabilera laga beharrez abeltzaintzako ustiapenari loturiko jarduera osagarrietan erabiltzeko

Andosillako Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lur honen desafektazioa: hogeita hamasei mila hirurehun eta hirurogeita hamar metro koadro eta berrogeita bi zentimetro koadroako (36.370,42 m²) herri-lurra, 3. poligonoko 1147. lurzatian daudenak, Cabezuelos alderdian. Xedea da haren erabilera Miren Sanz Recarteri lagatzea, abeltzaintzako poligonoan dauden behitegiei loturiko jarduera osagarrietan erabiltzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Andosillako Udaleko Idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1705471