3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-255
José Angel Barbarín Barandallak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen putzu bat da, Bueno errekaren ezkerraldean, polizia-eremuan, Zurubima alderdian (1. poligonoa, 204. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 5 ZP-koa, 1,25 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 1,58 hektareako olibadia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Lukingo udal mugarteko (Nafarroa) 1. poligonoko 111. lurzatian. Urtean 270 m³-ko bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,034 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko apirilaren 10ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1705499