2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Kreditu berezia “Larrialdi Sozialeko NGren laguntzak” izeneko 23111-4800003 partidan, 70.000,00 eurokoa, diru-sarreretako 70.000,00 euroko 4508001 “Larrialdi Sozialeko NGren laguntzak” izeneko partidak finantzatua.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Noainen, 2017ko maiatzaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L1705500