98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

2017ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko martxoaren 8ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak.

Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Erabakiaren hasierako onespena 2017ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an.

Tuteran, 2017ko maiatzaren 5ean.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

KANONAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK-2017

Nekazaritza

Mota:

–1.: 0,71 euro.

–2.: 0,61 euro.

–3.: 0,46 euro.

–Landaketak. 1,08 euro.

–Ureztalurra: 1,45 euro.

Katastroko zuzenketak

–Ahaidetasunik gabe: 1 euro/erregua.

–Senideen artean: 0,50 euro/erregua.

–Gurasoek seme-alabei: Salbuetsirik.

Abeltzaintza

–Ardi azienda–bakar batek erabiltzeko barrutia: 750,00 euro.

–Behi azienda–zuhaixken barrutia: 1.000,00 euro.

–Ardi azienda–barruti partekatua < 450 buru: 450,00 euro.

–Ardi azienda: baimena barruti libre edo guztiek erabiltzekora sartzeko: 350 euro sarrera bakoitzeko.

–Aska, bakar batendako barrutian–ur hargunea: 260 euro + ur eta argindar kontsumoak (eremuaren arabera).

–Aska, barruti partekatuan–ur hargunea: 130 euro + ur eta argindar kontsumoak (eremuaren arabera).

–Aska, bakar batendako barrutian edo barruti partekatuan–ur hargunea: 250 euro + ur eta argindar kontsumoak.

–Abeltzainen arteko laguntza: 300,00 euro.

Ehiza

–Ehiza txartela (berritzea): 50,00 euro.

–Ehiza txartela (ehiztari berria): 50,00 euro.

–Ehiza txartela (bazkide ez den lehengo ehiztaria): 230,00 euro.

Arrantza

–Arrantza txartela: 15,00 euro.

Filmaldiak

–Filmaldiak eta argazki erreportajeak: 700 euro egunean.

–Filmak-film luzeak: 1000 euro egunean.

–Filmaldien espedienteak tramitatzen hasteko tasa: 100,00 euro.

Argazki erreportajeak / bideoak / irabazi asmorik gabeko film laburrak / ikus-entzunezkoetako edo marketineko ikasleak: Salbuetsia (gehienez 2 egun).

Filmatzeko jarduketa guztiek, salbuetsiak izan ala ez, 100 euroko tramitazio tasa izanen dute, filmaketa egunei dagokienaz gain.

Betebeharren betetzearen berme gisa, fidantza bat ezartzen ahalko da. Haren zenbatekoa arriskuen arabera baloratuko da.

Simaurra ateratzea

–Traktorea eta atoia: 30,00 euro.

–Motokultorea-atoi txikia: 15,00 euro.

–Kotxea–furgoneta: 10,00 euro.

Bertzelakoak

–Obren eta instalazioen lizentziak: %2,5 aurrekontuaren gainean.

–Buztina/legarra (m³): 0,60 euro.

–Telefonia mugikorreko zutoinak: 2115 + KPI metatua.

–Aerosorgailuak-parke eolikoa: 1.202,02 unitatea + KPI metatua.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–JEZ: %1,4 tarifaren gainean.

Ibilbide turistikoen gida ofiziala eta Landarediaren eta faunaren gida

–Banatzailearentzako prezioa (zergak barne): 5,00 euro.

–Prezioa (zergak barne) saltoki baimenduetan: 7,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1705581