2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa 11. ordenantza fiskalean, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen baitu.
Hasierako onespena
Villatuertako Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 11. ordenantzan, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen baitu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Villatuertan, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1705610