98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2017-04-12. Sustatzailea: Hacienda Ortigosa SL. Jarduera: patsa lehortzeko eta ibilgailu propioak hornitzen dituen gasolioa biltegiratzeko instalazioa handitzea. Tokia: España alderdia, 19. poligonoa, 303., 304. eta 309. lurzatiak, Vianan.

Vianan, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1705345