2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, ludotekaren erabilera eta funtzionamendua
arautzen dituen erregelamenduan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea aldaketa, ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduan:
Bertan behera uztea 2017ko abenduaren 13ko osoko bilkuran ezarritako tasen igoera. Erabakia 2017ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean, argitaratu zen, eta bertan ludotekaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen erregelamenduko 10. artikuluaren 10.2. atala aldatzen zen, Udalak finkatzen dituen epeetan erroldatuentzat 4 euro/orduko prezioa eta erroldatu gabekoentzat 5 euro/orduko prezioa ezarriz.
Abenduko aldaketa baino lehen indarrean zeuden tasak onestea. Honako hauek ziren:
A) Erroldatuak: erroldatuek doako sarbidea izanen dute. Salbuespenez, zenbait garaitan Udalak tasak ezarriko ditu, hala nola eskolako oporraldietan eta bestelako aldi berezietan; hona hemen: Erroldatuak: euro 1/ordua. Erroldatutako familia ugariak: 0.50 euro/ordua.
B) Erroldatu gabeak: 2 euro/ordua urte osoan.
Tasa berriak onestea, atzera eraginez onetsi ere.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezik, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1705284