2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ordenantza, Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2017ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan:
Bertan behera uztea 2017ko abenduaren 13ko osoko bilkuran ezarritako tasen igoera. Erabakia 2017ko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean, argitaratu zen, eta bertan B.1.2 atala aldatzen zen, 4 euro/orduko prezioa ezarriz familiari atseden emateko, haurrez arduratzeko zerbitzurako.
Abenduko aldaketa baino lehen indarrean zeuden tasak onestea. Honako hauek ziren: euro 1/orduko familiari atseden emateko, haurrez arduratzeko zerbitzurako.
Tasa berriak onestea, atzera eraginez onetsi ere, osoko bilkuran hasiera batez onetsi ziren uneraino.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezik, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1705283