2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
I. eta II. zabalguneetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa, UI XV unitateko ZOR–1eko 202. oinarrizko unitatean (Calasanz–Escolapios ikastetxea). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 4an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 04-ABR-17 (4/CV).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko martxoaren 14ko txostenarekin eta 2017ko martxoaren 24ko txosten juridikoarekin, ondokoa,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea Iruñeko I. eta II. zabalguneetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa puntualaren dokumentua, UI XV unitateko ZOR–1 eremuaren 202. oinarrizko unitateari buruzkoa (Calasanz ikastetxea). Francisco Javier Echeverría Azpilicuetak 2017ko otsailaren 24an aurkeztu du, Escuelas Pías Provincia de Emaúsen izenean. Helburua du polikiroldegia eraikitzea ikastetxeko egungo patiopean, bai eta markesina handi bat altxatzea ere lurzatiko itxieraren ondoan.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak paratzea”.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1705599