2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Jakinarazpen ediktua 17-00715 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, “Central Sindical Independiente y de Funcionarios”-en izenean eta hura ordezkatuz aurkeztuan, Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen erabakiaren aurka. Deialdia 2016ko abenduaren 28ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen
Barañaingo Udalaren zerbitzuko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsi eta 2016ko abenduaren 28ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen. Organoak berak 2017ko maiatzaren 5ean hartutako erabakian xedatuari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen deialdi horren aurka Francisco Javier Tarazona Lizarralde jaunak, “Central Sindical Independiente y de Funcionarios”-en izenean eta hura ordezkatuz, jarri duela 17-00251 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, xedea izanik hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen, nahi badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubideak defendatzeko.
Horixe jakinarazten zaie interesdun guztiei argitalpen honen bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 45.1.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoelako.
Barañainen, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1705501