2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Aurrekontuko 1-10/2017 aldaketak. Hasierako onespena
Eloko Udalak, 2017ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1.tik 10.era bitarteko aldaketak -kreditu bereziaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoak- 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Elon, 2017ko apirilaren 24an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1705474