2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
2017ko landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen
gaineko kontribuzioa ordaintzeko epea
Alkatetzak maiatzaren 8an emandako 157/2017 Ebazpenaren bidez, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017ko likidazioa onetsi zen, eta ordainagirien borondatezko ordainketarako epeak zehaztu ziren: 1. seihilekorako 2017ko ekainaren 20ra arte, eta bigarren seihilekorako 2017ko azaroaren 15era arte.
Hortaz, maiatzaren 9tik 2017/06/20ra lehen seihilekoari dagozkion ordainagirien borondatezko ordainketa egin daiteke eta, uztailaren 15etik aurrera, bigarren seihilekokoa.
Helbideratutako seihileko ordainagiriak banketxera bidaliko dira 2017ko ekainaren 20an eta azaroaren 15ean, hurrenez hurren.
Data horiek igarota, itzulita eta kobratzeko dauden ordainagiriei %5eko errekargua ezarriko zaie.
Zorra ordaintzen ez bada, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko da. Diru-bilketa premiamenduzko prozeduraren bidez eginen da, eta horrek ekarriko du Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan adierazitako errekarguak ezartzea.
Martzillan, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1705615