2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2017ko maiatzak 2. Sustatzailea: Productos Naturales de la Vega SL. Jarduera: jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa plater prestatuak egiteko elikagaien industriarako (entsaladillak, saltsak, etab.) Tokia: El Ramal industrialdea, Sartagudako errepidea, 10. zenbakia (katastroko 2. poligonoa, 201. lurzatia), Lodosa.
Lodosan, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1705293