2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan egin bigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 500 |
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (euroak) |
1 239 4820008 | Miguel Indurain SN, txirrindularien lasterketa | 500 |
Muetzen, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1705604