1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak maiatzaren 10ean emandako 10E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, idatzizko prentsarako, irratietarako eta on line hedabideetarako laguntzen deialdia onetsi da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index: DDBN (Identifikazioa): 346782.
Lehenengoa.–Onuradunak.
Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak, hauen artean baldin badira:
–Eguneroko prentsa edo aldizkariak, haien zabalkunde eremua Nafarroako Foru Komunitatearena bada, eta haien argitaratze jarduera etengabe gauzatu bada deialdi hau argitaratu arte.
–Foru Komunitatean emititzen duten irratiak, Nafarroako Gobernuak irratiz emititzeko ematen dituen lizentzien esleipen-hartzaileak badira.
–Euskarazko on line hedabideak, edo euskara erabiltzen dutenak, hala arestian azaldutako idatzizko hedabideen edo irratien euskarri digitala direnak nola beren lana on line eta Nafarroan baizik egiten ez dutenak.
Bigarrena.–Xedea.
2017an Nafarroan zabaltzen diren idatzizko hedabideetan, irratietan eta on line hedabideetan euskararen presentzia sustatzeko laguntzen araubidea ezartzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Honako honetan argitaratutako oinarriak aipatuko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6957/Ayudas-para-la-utilizacion-del-euskera-en-prensa-escrita-radios-y-medios-de-comunicacion-online-con-difusion-en-Navarra-2016-copia1
Laugarrena.–Zenbatekoa.
580.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 10ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1705945