98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2017ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu berezi batzuk (zerbitzu anitzetarako ibilgailua; Bardea Beltza behatokiko inguruaren egokitzea; argiteria) eta kreditu-gehigarri batzuk direla eta (montepioa; nekazaritza eta abeltzaintza; gordailuzaintza; agente exekutiboa; bestelako finantza-gastuak; igerilekuen mantentze-lanetako gastuak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Fontellasen, 2017ko apirilaren 19an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1705598