98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri jarduerako plan berezia Ollokiko 1. poligonoko
468., 469., 470., 471. eta 472. lurzatietan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ollokiko 1. poligonoko 468., 469., 470., 471. eta 472. lurzatien hiri jarduerako plan berezia, 2017ko martxoaren 24an Udalean sartua, 884 zenbakiarekin, Navainver SLk sustatua eta Estudio de arquitectura VArquitectoseko Germán Velazquezek prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2017ko maitzaren 3an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1705495