98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Alkatetzaren ordainsaria

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehenengoa.–Erabateko dedikazioko Alkatetzaren ordainsari gordina aldatzea, urteko 34.137,74 eurokoa izatetik 34.935,46 eurokoa izatera pasako baita.

Bigarrena.–Ezarritako ordainsaria hileko hamalau soldata berdinetan banatzea.

Hirugarrena.–Alkatearen ordainsariak egokitzea, urtero edo bidezkoa denean, Foru Komunitateko Administrazioan duen funtzionario lanpostuan jasoko lituzkenekin, ondokoetan izan daitezken aldaketak aintzat hartuta: oinarrizko soldatan eta funtzionarioei dagozkien osagarri eta ordainsari kontzeptuetan (gradua, antzinatasuna, familia-laguntzako ordainsaria).

Laugarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Esteribarren, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1705494