98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau subsidiarioetako egiturazko aldaketa Esteribarko
S-1 eremuan (Arletako esparruan). Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen arau subsidiarioak aldatzeko ondoko txostena: 2017ko otsailaren 8an Udalean sartua, 388 sarrera-zenbakiarekin, Jose Orueta Gaytan de Ayalak sustatua eta Pablo Orueta Olazabal arkitektoak prestatua, Arletako S.1 eremua –egun lurzoru urbanizagarria dena– lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzeko, espedientean behar bezala eginbidetuta jasota dagoen testuaren arabera.

Martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatutako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1705491