98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Espediente kolektiboa, ordaindu gabeko obligazio aitortuen bajari buruzkoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2017ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordaindu gabeko obligazio aitortuen bajari buruzko espediente kolektiboa, ekitaldi itxietako fidantzei eta sarreren itzulketei dagozkienak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 20 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da dagokion dokumentazioa. Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertu eta beren eskubideak defenditzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, osoko bilkuran izandako erabaki hori behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Lizarran, 2017ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1705498