98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak maiatzaren 2an emandako 26E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 345045.

Lehena.–Onuradunak:

Baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzian erregistraturiko pertsona juridikoak izatea, legez eratuak; egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea. Hiru entitateren edo gehiagoren elkarketek parte har dezakete.

Bigarrena.–Xedea:

Esku-hartzeak finantzatzea gizartea sentikorrago bihurtzeko garapen bidean diren herrialdeetako arazoekiko eta herritarrek elkarren mende dagoen munduari buruzko kontzientzia eta ulermen kritikoa garatzea sustatzeko, eta, horretarako, elkartasuna eta lankidetza aktiboa suspertzea. Esku-hartzeak hiru mota edo modalitatetakoak izaten ahalko dira: A (sentsibilizazio ekintzak), B (garapenerako hezkuntza esparru ez-formalean) eta C (garapenerako hezkuntza esparru formalean).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Eskubide Sozialetako kontseilariak maiatzaren 2an emandako 26E/2017 Foru Agindua, garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

490.000 euro daude helburu horietarako. Horietatik, 290.000 euro 2017ko ekitaldiari dagozkio, 2017ko gastu aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 partidaren kargura, eta 200.000 euro 2018ko ekitaldiari. Zenbateko horiek honela banatuko dira hiru modalitateen artean:

–A modalitatea: 90.000 euro, 2017ko ekitaldian.

–B modalitatea: 75.000 euro, 2017ko ekitaldian.

–C modalitatea: 125.000 euro 2017ko ekitaldian eta 200.000, berriz, 2018koan.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1705340