2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua Desoio-Esprontzedan
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Desoioko eta Esprontzedako udal bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Epe hori iraganik uko egin ez dioten jabeek proiektatutako barrutiari oniritzia eman diotela ulertuko da.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Desoio eta Esprontzeda.
Desoion, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1705273