98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Navarra de Técnicas de Soldadura y Fijación SL. Jarduera: metalezko piezak mekanizatzeko eta mozteko zentroa. Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 713. lurzatia. Arazuri-Orkoien industrialdea, C, 19. lurzatia.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1705328