98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2017ko lehen seihilekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017 urteko likidazioa onetsi dela, errolda fiskaleko zerga-oinarriei eta 2017ko lehen seihilekoko lehen zatiketari dagozkion kuotei jarraituz.

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren lehen seihileko honetako borondatezko ordainketa epea ezarri da: 2017ko maiatzaren 30etik 2017ko ekainaren 30era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko ekainaren 30ean kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Caparroson, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1705614