98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

516/2017 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1316/2016 Ebazpena aldatzea onesten duena. Ebazpen horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2016-2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1316/2016 Ebazpenaren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2016-2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Nafarroan, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren sustapena Batasuneko esparru juridikoan onartutako figuren babesa duten kalitateko ekoizpenei bideratuta dago bereziki, eta zuzenean bultzatzen ditu ekoizpen sektore primarioa, nekazaritzako industriaren sektorea eta elikaduraren merkataritzaren azpisektorea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien kate osori behar duen sendotasuna emanez, horrela ziurtatzeko ekoizpen ahalmena mantendu eta garatzen dela, lanpostuak indartu eta sortzen direla, eta Nafarroako Foru Komunitateko BPGa eratzen laguntzen duela.

Ikusirik aurrekontu kreditu erabilgarria badagoela, komenigarri jotzen da handitzea hasieran aipatutako deialdian baimendutako zenbatekoa, hain zuzen ere Nafarroan nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan onartuta dauden figuretako kudeaketa organismoen informazio eta sustapen jarduerak sustatzekoa.

Ikusita Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren proposamena eta aurtengo ekitaldirako aurrekontuan dirua dagoela.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1316/2016 Ebazpenaren 3. puntua aldatzea. Horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2016-2017ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. Puntua aurrekontuko kredituei buruzkoa da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

“3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 800.000 euroko gastua baimentzen da 2017ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura: 720003 71620 4459 413105 partida, “Elikagaien kalitate figuren sustapena. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa.

2.–Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1316/2016 Ebazpenaren 4. puntua, eskaerak aurkezteko epeari buruzkoa, aldatzea. Honela geldituko da idatzita:

“4. Eskaerak aurkezteko epea 2016-2017ko ekitaldiko deialdian.

Eskaera berriak aurkezten ahalko dira, edo dagoeneko aurkeztuta daudenak aldatu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 egun naturaleko epean.”

3.–Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Ebazpen hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratu beharko da.

4.–Ebazpen honen kontrako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jartzen ahalko dute argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1705563