2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herri-lurretako tasak, prezio publikoak eta kanonak.
2017ko lehen seihilekoa
Honen bidez jakinarazten zaie interesdun guztiei 2017ko lehen seihilekoari dagozkion hilerriko zerbitzuen, lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduen, eta herri-lurretako aprobetxamenduen prezio publikoak kobratuko direla.
Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2017ko maiatzaren 30etik 2017ko ekainaren 30era, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean, 2017ko ekainaren 30ean, kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Caparroson, 2017ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1705612