2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Hiri jarduerako plan berezia, UE-R4 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Caparrosoko Udaleko alkateordeak, 2017ko apirilaren 27ko 90 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Caparrosoko Udal Plan Orokorraren UE-R4 exekuzio unitateko hiri jarduerako plan berezia, Aquilino Jiménez Ormaecheak sustatua, ikusirik bat datorrela José M.ª Arcos Vieira arkitektoak 2017ko urtarrilean idatziriko planaren determinazioak garatzeko agiri teknikoarekin eta horren akatsak zuzentzeko martxoaren 31ko 1. eranskinarekin ere.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, jendeari arreta emateko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Caparroson, 2017ko apirilaren 27an.–Alkateordea, Liliana Goldáraz Reinaldo.
Iragarkiaren kodea: L1705279