2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuaren estatutuetan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kulturako eta Jaietako Udal Patronatuaren estatutuak aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Kulturako eta Jaietako Patronatuaren estatutuen aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1705285