98. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2017ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea Arellanoko udal mugarteko ondasun higiezin guztien balorazio ponentzia berrikusteko proiektua.

2.–Balorazio ponentziaren proiektua jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, iragarki laburtua jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean, adieraziz dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal izateko.

3.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, horiek eta Udalaren txostena Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen Zerbitzura igorriko dira, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadila Batzorde Mistoa.

Arellanon, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1705459