2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri jarduerako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko katastroko 930. eta 931. lurzatietan. Hasierako onespena
Udalak honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2017ko apirilaren 25eko osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatua betetzearren:
1. Hasiera batez onestea Hiri jarduerako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko katastroko 930. eta 931. lurzatietan, Navainver Inversiones Inmobiliarias SLk sustatua.
2. Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratuz, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1705574