2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Etxabe baten salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1977. lurzatian (Aranguren Ibarra plazako 15. hiri-unitatea, 3. azpieremua)
Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako Aranguren Ibarra plazako lokal bat, 2. poligonoko 1977. lurzatian (15. hiri-unitatea, 3. azpieremua).
Hasierako prezioa: 76.583,64 euro.
Proposamenak Aranguren Ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), ekainaren 20ko 14:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2017ko apirilaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1705569