1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, 62/2017 prozedura laburtuan, Idoia Jorajuria Galech andreak eskatuta.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko ofizioaren bidez, agintzen da espediente administratiboa igor dakiola Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta interesdunak epatu daitezela administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (62/2017 prozedura laburtua). Idoia Jorajuria Galech andreak Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 9an emandako 1E/2017 Foru Aginduaren aurka jarri zuen errekurtsoa. Foru agindu horren bidez, ezesten da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 1934/2016 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura gainditu zuten izangaien zerrendak onetsi ziren, hizkuntzaren eta espezialitatearen arabera sailkatuak).
Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz) espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezen.
Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.
Iragarkiaren kodea: F1705118