97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Espedientea Administrazioarekiko Auzien Epaitegira igortzea: 17-00716 gora jotzeko errekurtsoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentziaren bitartez, Udal honi igorri zitzaion 17-00716 gora jotzeko errekurtsoa, Edorta Cuesta Santosek aurkeztua, Amalur haur eskolan haur hezitzailearen lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko Atarrabiako Udalak egindako deialdiaren aurka, zeina 2017ko otsailaren 14an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen. Probidentzia ikusita, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 28ko 298/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Administrazio espediente oso, foliodun eta kautotuaren kopia igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari.

2. 17-00716 gora jotzeko errekurtsoaren gaineko txostena edo alegazio idazkia onestea eta aurkeztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, pertsonak edo entitateak, baldin eta haien eskubide edo interes bidezkoak errekurtso egilearen nahikarien baiespenak ukiturik gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Epaitegi honetara ager daitezen, errekurtso egilearen nahikundeei kontra egin nahi badiete.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Atarrabian, 2017ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1705176