97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena.

Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko espedientea. Sustatzailea Recubrimientos Plásticos SA da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea: 0001-0038-2017-000003. Instalazioa: metalen estaldura. Titularra: Recubrimientos Plasticos SA. Kokapena: Iruñea-Lizarra A-12 autobia, 12. irteera–11. poligonoa, 277. lurzatia. Asterain. Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 603.341,000 eta Y: 4.734.695,000. Udalerria: Zizur. Proiektua: plastikozko estaldura ijezketa metalikoen gainean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1705812