97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Eugiko urtegia erregulatzeko 2017ko kanona onesteko proposamena

2017ko apirilaren 3an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Eugiko urtegiaren 2017ko erregulazio kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Eugiko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0122252094 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

B) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 49.335,77 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 17an.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.

Iragarkiaren kodea: E1705212