97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

197/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzen dituena. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea onetsi da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 61. artikuluan xedatutakoaren babesean, toki entitateekiko lankidetza ekonomikorako tresna izan dadin. Haren helburu nagusia da nahitaezkoak diren udal zerbitzuen estaldura Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan bermatzea. Foru lege horrek 2017ko urtarrilaren 1ean hartu du indarra.

Foru lege horren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek; besteak beste, “Inbertsioen programak” atalekoek. Zehazki, haren 6. artikuluaren lehendabiziko idatz-zatiak ezartzen du atal horretan Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa dagoela, besteak beste.

Arau horren 10. artikuluaren lehenbiziko atalak honako betebehar hau ezartzen die foru legearen II. eranskineko toki entitateei: foru lege horrek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute lankidetza araubidean gauzatuko dutela; orobat, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko dute, Toki Inbertsioen Planak bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.

Manu horretan xedatutakoaren arabera, Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programako inbertsioen kasuan, hilabeteko epe hori hasiko da zenbatzen II. eranskineko 3. atalen sartutako inbertsio bakoitzaren sustatzailea(k) nor den edo diren zehazteko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat jakinarazten duenetik aurrera.

Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko apirilaren 6an emandako txosten bat dago, eta bertan proposatzen da “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak definitzea. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira. Definizio horren ondorioz, proposatzen da hasieran aurreikusitako jarduketa batzuk zatitzea, baina inbertsioaren zenbateko osoa aldatu gabe. Halaber, inbertsioen izenak zehaztu dira, gauzatu beharreko adarren izenetara egokituz.

Txosten horretan justifikatzen da inbertsio batzuetatik telekomunikazioetako zentroen exekuzioa kentzea, NASERTICek bere gain hartu baitu; zehazki, toki hauetakoak: Abartzuza, Ultzama-Basaburura, Sakana, Arizkun, Luzaide, Saldise eta Zokoaundi. Bi azkenak “Erdiko haranetako sarbide sarea. Zokoaundiko adarra” inbertsioari dagozkio, erreserban dauden inbertsioen zerrendakoa. Bestaldetik, proposatzen da hasiera batean erreserban zegoen inbertsio bat, “Lesakako adarra”, Lesaka eta Etxalar (Bortziriak) ukitzen zituena, Etxalarko konexioari murriztea. Efikazia arrazoiak daude tartean, gainerako inbertsioa NASERTIC gauzatzen ari baita, uraren goi hornidurako obra batekin batera, eta Etxalarko zatia da gauzatu ez den bakarra eta, horren ondorioz, Etxalar inbertsio horren titular eta sustatzaile bakarra delako. Horren ondorioz inbertsioko 226.800 euro aurreztu dira (181.400 euroko ekarpena).

Bestaldetik, egun berean Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten osagarri bat egin zuen, eta bertan erabilitako irizpideak justifikatu zituen inbertsioen gehieneko diru-ekarpenak eta dagozkien erreserbak kalkulatzeko (18/2016 Foru Legearen 4. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eskatuak, hurrenez hurren). Bestetik, 2017ko apirilaren 27an beste txosten bat erantsi zien aurrekoei.

Halaber, Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 3an egindako txostena dago, Toki Azpiegituren Zerbitzuaren proposamena babesten duena. Txosten horretan egiaztatzen da 18/2016 Foru Legearen 4.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela, eta inbertsioen programan sortzen diren saldo guztiak (507.628 euro) hasiera batean erreserbatzen dira. Halaber, Toki Antolamendurako eta Toki Entitateei Laguntzeko Zerbitzuak 2017ko maiatzaren 5ean egindako txostena dago.

Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezko da “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzea. Inbertsio horiek aipatu foru legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko inbertsioen programa” ataleko inbertsioen entitate titularrak eta sustatzaileak ezartzea. 1. eta 2. eranskinetan agertzen dira. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen II. eranskineko 3. atalekoak dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. 507.628 euro erreserbatu dira inbertsioen programan aurreikusitako kostuetan izan daitezkeen gehikuntzetarako.

4. Eranskin horietako toki entitate titularrek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 1. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek.

5. Ebazpen honen kontra, interesa duten toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatuko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 12an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

1. ERANSKINA

Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda

ENTITATE TITULARRA

SUSTATZAILEAK

OBRA

INBERTSIOA

2017

2018

2019

Abartzuza

Abartzuza

Abartzuzako adarra

175.000

175.000

Bearin

Antzin

Antzin

Antzin-Iguzkitzako adarra

264.000

264.000

Iguzkitza

Murieta

Mendilibarri

Abaigar

Legaria

Oko

Larraga

Larraga

Tafalla-Leringo adarra.

803.000

803.000

Artaxoa

Berbintzana

Miranda Arga

Lerín

Castejón

Castejón

Castejóngo adarra

44.000

44.000

Arroitz

Muniain Iguzkitza

Lizarra-Allo-Oteitzako adarra

371.800

371.800

Aberin

Morentin

Deikaztelu

Allo

Oteitza

Arroitz

Arroitz

Arroizko adarra

121.000

121.000

Urbiola

Lukin

Barbarin

Ultzama

Ultzama

Ultzamako azpiadarra

259.600

259.600

Basaburua

Basaburua

Basaburuko azpiadarra

205.300

205.300

Imotz

Leitza

Leitza

Leitzako azpiadarra

88.000

88.000

Areso

Areso

Aresoko azpiadarra

44.000

44.000

Lekunberri

Lekunberri

Lekunberriko adarra

26.400

26.400

Elo

Elo

Eloko adarra

30.800

30.800

Obanos

Obanos

Obanos-Añorbeko adarra

272.800

272.800

Muruzabal

Uterga

Adios

Eneritz

Ukar

Añorbe

Gares

Legarda

Tirapu

Urdiain

Urdiain

Urdiaingo azpiadarra

24.500

24.500

Iturmendi

Iturmendi

Iturmendiko azpiadarra

31.500

31.500

Bakaiku

Bakaiku

Bakaikuko azpiadarra

21.000

21.000

Uharte Arakil

Uharte Arakil

Uharte Arakilgo azpiadarra

52.500

52.500

Los Arcos

Armañantzas

Bargota-Los Arcos-Elizagorriko adarra

268.400

268.400

El Busto

Torres del Río

Santsol

Elizagorria

Bargota

Los Arcos

Los Arcos

Los Arcosko azpiadarra

30.800

30.800

Bera

Bera

Berako adarra

30.800

30.800

Otsagabia

Otsagabia

Itzaltzu-Ezkarozeko adarra

257.400

257.400

Itzaltzu

Ezkaroze

Otsagabia

Orontze

Ezkaroze-Espartza Zaraitzuko adarra

103.400

103.400

Espartza Zaraitzu

Zarrakaztelu

Zarrakaztelu

Caparroso-Zarrakazteluko adarra

539.000

539.000

Mélida

Santakara

Murillo el Fruto

Arrada

Orotz-Betelu

Orotz-Betelu

Garralda-Orotz-Beteluko adarra

121.000

121.000

Jaurrieta

Jaurrieta

Aurizberri-Jaurrietako adarra

583.000

583.000

Abaurregaina

Abaurrepea

Garaioa

Aribe

Garralda

Auritz

Aurizberri

2. ERANSKINA

Erreserban dauden inbertsioen zerrenda

Izaba

Izaba

Erronkariko adarra

446.600

Uztarroze

Etxalar

Etxalar

Etxalarko adarra

96.800

Ituren

Elgorriaga

Doneztebe-Zubietako adarra

184.800

Ituren

Zubieta

Donamaria

Donamaria

Donamariako adarra

88.000

Viana

Viana

A12-Vianako adarra

132.000

Irunberri

Irunberri

A21-Irunberriko adarra

88.000

Oibar

Oibar

A21-Oibar-Kasedako adarra

374.000

Kaseda

Gartziriain

Gartziriain

Zokoaundiko adarra (Markalain)

176.000

Ollakarizketa

Markalain

Sartaguda

Sartaguda

Sartagudako adarra

132.000

Cárcar

Cárcar

Carcarko adarra

105.600

Calibus Zerb. Admin. Batasuna

Tulebras

Cascante-Monteagudo-Ablitasko adarra

220.000

Barillas

Ablitas

Monteagudo

Cortes

Cortes

Cortesko adarra

165.000

Iragarkiaren kodea: F1705853