97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Bardeako ubideko eremu ureztagarrian ura erabiltzeko tarifa onesteko proposamena, 2017. urtekoa

2017ko apirilaren 3an, erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Bardeako Ubideko eremu ureztagarriko ura erabiltzeko 2017ko tarifarako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek 28,2164747934 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 63.232,57 hektareei 322.389,10 euroko zenbatekoa kenduko zaie kontzeptu horrengatik.

b) Hornidura eta industria erabileretako erabiltzaileek 0,0176352967 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

c) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0070541187 euroko tarifa ordainduko dute kilowatt-orduko.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 17an.–Zuzendari teknikoa, e.o., Ustiapeneko zuzendari ondokoa, Alfonso Mariscal de Gante López.

Iragarkiaren kodea: E1705187