97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-O-322

Cabanillasko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Cabanillasko Udala.

Xedea: ibilgua desbideratzea.

Ibilgua: Presal errekazuloa, San Pascual errekazuloa.

Udalerria: Cabanillas (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Presal errekazuloaren tarte bat desbideratzea, abeltzaintza poligonoko bidearen eta NA-126 errepidearen artekoa. Presal errekazuloaren markoa aldatzea, abeltzaintza poligonoko bidearen azpian. San Pascual errekazuloaren azken tartea garbitzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1705144