97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-444

413 ENS Huerta de Peraltak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: 413 ENS Huerta de Peralta.

Xedea: merkaturatzeko barazkien labore eta manipulaziorako instalazio batzuetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal mugapea: Azkoien (Nafarroa).

Barazkiak eraldatzeko enpresaren isurketak 45.520 m³ inguruko bolumena egiten du urtean, eta lurrean iragazi aurretik lohi aktiboen sistema batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko apirilaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1705140