97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontua aldatzeko 01 eta 02/2017 espedienteak. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko otsailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontua aldatzeko 1. eta 2. espedienteak.

2017ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2017 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria

Gastuen aurrekontua:

9200 20200.–Egoitzaren mantentze-lanetakoa: 6.153,35 euro.

Diru-sarreren aurrekontua:

87000.–Diruzaintzako gerakina, GO: 6.153,35 euro.

2/2017 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria

Gastuen aurrekontua:

1310008.–Administrari laguntzailea: 6.653,53 euro.

920016000 Laguntzailearen Gizarte Segurantza: 2.064,97 euro.

Diru-sarreren aurrekontua:

87000.–Diruzaintzako gerakina, GO: 8.718,50 euro.

Azkoienen, 2017ko apirilaren 18an.–Burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1705251