97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Hego Nafarroa Kirol Mankomunitateak, 2017ko apirilaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235., 271. eta 272. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, behean aipatzen den egunetik hasita, Mankomunitateko udalen bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Ablitasen, 2017ko maiatzaren 2an.–Mankomunitateko burua, Saúl Huguet Nuño.

Iragarkiaren kodea: L1705248