97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko abenduaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen datu pertsonalak dituzten fitxategiak onestea. I. eranskinean agertzen dira.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak aho batez erabaki du:

Lehenbizikoa.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.

Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Erabaki honen eranskinetako fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorrak eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Urrotz-Hirian, 2017ko martxoaren 24an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

I. ERANSKINA

Datu pertsonaleko fitxategiak

Fitxategia: hornitzaileak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hornitzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: hornitzaileen, bezeroen kudeaketa, kontabilitate fiskala eta administrazio kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: hornitzaileak.

b.2) Etorkia: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Izen-deiturak, helbidea, IFZ/NAN, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura/hatz marka.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ondasun eta zerbitzuen transakzioak (finantza transakzioak).
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak (bankuko kontua).

d) Datuen komunikazio aurreikusiak: fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak. Erregistro Publikoa. Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa. Zerga Agentzia. Bankuak, aurrezki-kutxak eta nekazarien kutxak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Santo Tomás kalea, 5. 31420 Urrotz-Hiria.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Webgunearen erabiltzaileen fitxategia.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Webgunearen erabiltzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren web-orria kudeatzea. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoaren zerbitzua ematea. Bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: harremanetarako pertsonak; Udalaren web-orriaren bidez zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Santo Tomás kalea, 5. 31420 Urrotz-Hiria.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Istripu agiriak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Istripu agiriak.

a.2) Xede eta erabilera aurreikusiak: istripu agiriak kudeatzea. Giza baliabideak. Laneko arriskuei aurrea hartzea. Bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: enplegatuak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Babes berezia duten datuak: Osasuna.

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia.

–Bestelako kategoria pertsonalak.

c.2) Tratamendu sistema: eskuzko fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeak; aseguru entitateak; osasun entitateak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Santo Tomás kalea, 5. 31420 Urrotz-Hiria.

h) Segurtasun neurrien maila: maila handikoak.

Fitxategia: Ur-komunitatea.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Ur-komunitatea.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: ura hornitzeko komunitatearen datuen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: bezero eta erabiltzaileak. Jabeak eta errentariak. Eskatzaileak. Onuradunak. Kontagailua duten zergadunak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak/nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Banku, aurrezki kutxa eta nekazarien kutxei (ukituen adostasuna bada). Arlo honetan eskumena duen administrazio publikoa.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Santo Tomás, 5. 31420 Urrotz-Hiria.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: online herritarren karpetaren erabiltzaileak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: online herritarren karpetaren erabiltzaileak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: enpresak eskaintzen dituen produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa eskatzen duten erabiltzaileen datu pertsonalen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: harremanetarako pertsonak; Udalaren web-orriaren bidez zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Merkataritza arloko datuak.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Arduradunarekin harreman zuzena duten pertsonak edo erakundeak.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea, Nafarroa.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Santo Tomás kalea, 5. 31420 Urrotz-Hiria.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Iragarkiaren kodea: L1703782