97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, 4. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean (2016tik luzatutakoan). Onetsitako aldaketa 2017ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean. Bada, jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betiko onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa beterik, eta argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

GASTUAK:

Kreditu berezia: 933.64000 “Udal inbentarioa egitea” izeneko partida sortzea, 7.000 eurokoa.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa: diru-sarreren eta gastuen arteko marjina dela eta, goranzko doikuntza luzatutako aurrekontuan, ikusirik aldaketak eskaintzen duen 7.000 euro baino gehiagoko marjina izan dela alkatearen beheranzko eta goranzko doikuntzak egin eta gero.

Kreditu aldaketak, guztira: 7000 euro.

Sartagudan, 2017ko maitzaren 2an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1705249