97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetza ordeztea

Udal honetako alkateak 874. Ebazpena eman zuen 2017ko apirilaren 28an. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan izanik alkatea kanpoan egonen dela 2017ko apirilaren 28an.

AFEaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso, alkatearen ordezko izendatzea 2017ko apirilaren 28an.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek 2017ko apirilaren 28an izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1705172